Entra

Entra con facebook

login facebook

¿No tienes cuenta?

Gurpil Aulkiko Saskibaloia: Rio 2016rantz

Gu, Kirol Egokituaren Euskal Federazioa, baliabide ekonomiko urriko erakundea gara, eta, askotan, ezinean ibili izan gara gure bizitzan barrena, kirolariei laguntza ematerakoan, lehiaketetan, joan-etorrietan, edo behar zuten aholkularitza eta finantziazioa eskaintzerakoan.


Egoera hori aldatu behar dela sinetsirik, erabaki sendoa hartu dugu kirol egokitua ezagutzera emateko, eta sentsibilizazio-, kontzientziazio- eta laguntza-kanpaina gogor bat abian jartzeko, hainbat enpresarekin eta pertsonarekin. “Gurpil Aulkiko Saskibaloia: Rio 2016rantz” proiektuari dagokionez, nazioarteko selekzioak gonbidatuta daude; hala, beraz, Bilborainoko garraioa baizik ez dute kudeatzen; gainerakoa antolatzaileak hartu behar du bere gain.


Lortzen den kopuruarekin eta ekitaldiaren babesleek eta erakunde publikoek emandako zenbatekoarekin, ostatuko eta mantenuko gastuak, eta txapelketaren ondoriozko beste gastu batzuk ordainduko dira (zabalkundea, arbitrajeak...).

Escoge tu recompensa
1€
Dohaintza
Bakoitzak nahi duena eman dezake.

Eskerrik asko proiektua altruismoz bultzatzen duten pertsona eta erakunde guztiei. Gure eskerrik zintzoena. Estadioan elkar ikustea espero dugu!
8 personas han apoyado
12€
Jaurtiketa librea
Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren giltzatako bat jasoko duzu.

Zenbatekoak bidalketa-gastuak hartzen ditu barne, baina ekitaldia egiten den egunean ere jaso ahal izango duzu, Miribillan.
15 personas han apoyado
35€
85 de 100 disponibles
2 puntuko saskiratzea
Hartu sarrera bat 2016-2017ko denboraldian Bilbao Basketek Miribillan jokatuko duen partida bat ikusteko... eta, gainera, Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren giltzatakoa ere bai.

Zenbatekoak bidalketa-gastuak hartzen ditu barne, baina ekitaldia egiten den egunean ere jaso ahal izango duzu, Miribillan.
15 personas han apoyado
70€
95 de 100 disponibles
Alley oop!
Lortu bi sarrera 2016-2017ko denboraldian Bilbao Basketek Miribillan jokatuko duen partida bat edo bi ikusteko... eta, gainera, Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren giltzatakoa eta 8 GBeko USBa ere bai.

Zenbatekoak bidalketa-gastuak hartzen ditu barne, baina ekitaldia egiten den egunean ere jaso ahal izango duzu, Miribillan.
5 personas han apoyado
120€
49 de 50 disponibles
Hirukoitza!!
Jaso Kirol Egokituaren Euskadiko selekzioaren kirol-jertsea, eta bi sarrera 2016-2017ko denboraldian Bilbao Basket ikusteko. Izan berezia zelaian!

Zenbatekoak bidalketa-gastuak hartzen ditu barne, baina ekitaldia egiten den egunean ere jaso ahal izango duzu, Miribillan.
1 personas han apoyado
200€
9 de 15 disponibles
Saskiratzea pista erditik!
Jaso Kirol Egokituaren Euskadiko selekzioaren elastikoa eta kirol-jertsea, eta VIP sarrera Miribillan izango den txapelketako finala ikusteko. Sarrerak eskubide ematen du eserleku abantailatsuak eta cateringa edukitzeko partida dagoen bitartean.

Zenbatekoak bidalketa-gastuak hartzen ditu barne, baina ekitaldia egiten den egunean ere jaso ahal izango duzu, Miribillan.
6 personas han apoyado
250€
10 de 10 disponibles
Jo turuta irabazteko!
Lortu Bilbao Basketen elastiko esklusibo bat, jokalari guztien sinadurekin! Eta, gainera, gozatu "BSR: Bidaideak" txapelketako finala ikusten Miribillako eserleku abantailatsuetatik. Hori gutxi izan ez eta catering gozo-gozoa izango duzu partidaz gozatu bitartean!

Zenbatekoak bidalketa-gastuak hartzen ditu barne, baina ekitaldia egiten den egunean ere jaso ahal izango duzu, Miribillan.
0 personas han apoyado